Emakumeaz eta militantziaz hausnartu dute Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko mai. 17a, 12:13

Jone Etxeberria Sortuko kidea Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izan zen atzo arratsaldean, eta ordiziarrak emakumeari eta militantziari buruzko hausnarketak plazaratu zituen dozena bat lagunen aurrean. Orkatzek 25 urte bete dituela eta, kultur elkarteak prestatu duen egitarauaren barruan eskaini zuen Etxeberriak hitzaldia, eta hurrengo hitzaldia zein izango den aurreratu du. Hilaren 30ean, Ekhiñe Eizagirre zarauztarrak eta Txema Matanzas gasteiztarrek eskainiko dute solasaldia, 19:00etan. Biak ala biak preso ohiak dira, eta preso politikoak ematen ari diren urratsez arituko dira orduan. (Argazkia: Orkatz kultur elkartea)