'Sing street' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko mai. 17a, 10:42

Astero bezala, ez da zinema eskaintzarik faltako datorren asteburuan ere Soreasu antzokian. John Carney zuzendariaren Sing street filma izango da datozen egunetan ikusgai. Zapatuan 22:00etan emango dute. Igandean, aldiz, bi aldiz egongo da filma ikusteko aukera, 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, ere emango dute, 21:00etan hasita. 

Sing street drama generoko filma da. Dublinen girotuta dago istorioa, 1980. urtean. Krisiak eraginda, Conor ikastetxe pribatutik publiko batetara pasako dute gurasoek. Giroa pipertuta dago ikastetxe berrian. Raphina neska misteriotsuari esker aurkituko du Conorrek motibazioa. Maitemindu egingo da. Gerturatzeko saiakera batean, euren taldeko bideoklipetan parte hartzeko gonbitea egiten dio eta Raphinak baiezkoa erantzun. Beraz, hitza betetzeko gauza bat egitea dagokio Conorri: taldea sortzea.