Scooterzaleen topaketa izango da igandean Perez Arregin

Uztarria.eus 2018ko mai. 16a, 19:30

Vespa eta Lambreta motoak ikusgai izango dira 10:30ean. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute, Zestoa eta Zumaia aldetik. Aizarnan haimaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuliko dira eta 14:30ean bazkaria egingo dute.

Azpeitiko eta inguruetako scooterzaleek topaketa egingo dute igandean, hilak 21. Vespa eta Lambreta motoenganako zaletasunak elkartuta antolatu dute hitzordua beste urte batez. Goiz hasiko dira egitarauarekin, eta 10:30ean hasita, Vespa eta Lambreta motoak ikusgai izango dira Perez Arregi plazan. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute. Azpeititik abiatuko dira, eta ondoren, Zestoatik, Iraetatik, Arroatik, Zumaiatik, Aizarnazabaldik eta Aizarnatik igaroko dira. Aizarnan hamaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuliko dira, Etumetatik eta Bentaberritik igarota. Perez Arregi plazan elkartuko dira berriro, eta 14:30ean bazkaltzeko tartea hartuko dute, eguna festa giroan amaitzeko.