Pilota Eguneko bazkari eta partidetarako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko mai. 16a, 20:23

Igandean izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna, eta osteguna bitartean eman ahal izango da bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako sarreren zozketarako izena. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

Gipuzkoako II. Pilota Eguna izango da igande honetan herrian, eta egitarau oparoa prestatu du Gipuzkoako Pilota Federazioak egun osorako. Azpeitiko Udalak herritarren artean bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi modu izango dituzte: telefono bidez, 943 15 71 85 zenbakira deituta (osteguna 15:00ak arte); edo posta elektroniko bidez, udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita (ostegun gauera arte). Parte-hartzaileek izena, telefono zenbakia eta helbidea jakinarazi beharko dituzte zozketan parte hartzeko. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.