Beñat Lizasok Erniarraitzen III. Bertso Kopan parte hartuko du

Uztarria.eus 2018ko mai. 17a, 11:04
Beñat Lizaso bertsolaria

Hurrengo ostiralean, maiatzak 26, izango da bertso saioa Azkoitiko Matadeixen. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, eta tartean izango da Beñat Lizaso.

Erniarraitzen III. Bertso Kopa jokatuko da hurrengo ostiralean, hilak 25, Azkoitiko Matadeixen, 22:00etan aurrera. Saioa Matadero Ekintzakek eta Erniarraitzek antolatu dute, eta bertan izango da Beñat Lizaso. Lizasorekin batera beste bederatzi bertsolari izango dira oholtzan, horietatik lau Erniarraitzekoak: Asier Garate Txibilter, Jokin Sudupe Pio, Iñaki Tolosa eta Xabier Aldalur. Horiekin batera arituko dira Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Eneko Lazkoz eta Aimar Karrika.