Astelehen Karnabala jaieguna izango da Azpeitian datorren urtean

Uztarria.eus 2018ko mai. 16a, 14:11
Aurtengo Astelehen Karnabaleko mozorro desfilea.

2019rako tokiko jaieguna aukeratu zuten atzoko udalbatzarrean, eta karnabaletako egunaren aldeko hautua egin zuten, aho batez. Martxoaren 4a izango da.

San Sebastian eguna igandean eta Santo Tomas eguna zapatuan izango dira 2019an. Horrenbestez, datorren urteko egutegirako herriko jaiegun bat aukeratzea tokatzen zitzaion Azpeitiko Udalari, eta atzoko udalbatzarrean hartu zuten erabakia: Astelehen Karnabala jaieguna izango da Azpeitian hurrengo urtean.

Karnabaletako egunaren aldeko hautua egin zuten, aho batez, EH Bilduren eta EAJren ordezkariek. Horrela, 2019ko martxoaren 4a, Astelehen Karnabala, jaieguna izango da Azpeitian.