Emakumeez eta militantziaz hitzaldia eskainiko du Jone Etxeberriak gaur

Uztarria.eus 2018ko mai. 16a, 11:06
Jone Etxeberria Sortuko kidea Info7 irratiko estudioan. (Info7)

Emakumeak eta militantzia izenburupean eskainiko du hitzaldia Sortuko kide ordiziarrak, 19:00etan hasita. Orkatz kultur elkartearen 25. urtemuga dela-eta antolatu dute solasaldia.

Orkatz kultur elkarteak eta Iratzar fundazioak antolatuta, Emakumeak eta militantzia izenburupean hitzaldia izango da gaur, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Jone Etxeberria Sortuko kide ordiziarrak eskainiko du hitzaldia.

Aurten 25 urte beteko ditu Orkatz elkarteak, eta urtemugarako prestatu dituzten ekintzetako bat da gaurko hitzaldia.