San Isidro eguna ari dira ospatzen Aratzerrekan festen agurrekoan

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 17:03

Joan den zapatuan eguraldiarekin borrokan ibili ondoren, gaur dute Aratzerrekan aurtengo jaietako bigarren eta azken jardunaldia. Izan ere, San Isidro eguna ospatuz agurtuko dituzte festak. Eguerdian, urtero legez, zaindariaren omenezko meza izan dute, Azpeitiko Parrokiko abesbatzako kideak kantuan zirela. Meza ondoren ez dute hutsik egin trikiti eta pandero doinuek, Hitzederren eta Txibilterren eskutik; tabernan egin duten bazkariaren aurrekoak eta ondorengoak girotu ditu musikari pareak.

Pilotalekuan izango dute festen azkenaurreko hitzordua, 18:00etan hasita, Ilunpe elkarteko pilotari gaztetxoen arteko partidekin. Eta 20:30ean, aitzura jaitsita, agurtuko dituzte sanisidroak Aratzerrekan.