Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 09:58

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte Azpeitian kaleko salmenta arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onespena emango diote, euskarazko irratigintza sustatzeko Udalaren azpiegituren erabilera lagatzeko hitzarmena eta Esklabak-Iturtzulo eremuan babes ofizialeko etxebizitzen nahiz udal etxebizitza tasatuen eranskinak esleitzeko oinarriak.

1.- Udalbatzak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuren akta onartzea.

2.- Azpeitia-Urrestilla bizikletentzako eta oinezkoentzako bidearen eraikuntza proiektuan aurkeztu diren alegazioei erantzutea eta egitasmoa behin betiko izaeraz onartzea.

3.- Azpeitiko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onarpena ematea.

4.- Garrantzia txikiko obrak izateagatik aurretiaz jakinarazpena nahikoa izango duten lanen udal-ordenantza.

5.- Gizarte bazterkeriazko edota behar oso larriko egoerak arintzeko norbanakoentzako eta familientzako udal diru-laguntzak emateko 2018rako deialdia onartzea.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartearen arteko hitzarmena Loiolako Ignazio etorbidea 26ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Iraurgi Ikastetxearen arteko hitzarmena, Jose Artetxe kalea 4ko eraikinean ematen den hezkuntza jarduera laguntzeko.

8.- Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena Landeta auzoan, Zubi Zahar kaleko urbanizazio lanen finantzazioa adosteko.

9.- Euskarazko irratigintza sustatzeko Azpeitiko Udalaren azpiegituren erabilera lagatzeko akordioa onartzea.

10.- Udalaren Kontratazio mahaia izendatzea.

11.- HAPO Arana Ingurunea HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide orokorreko babes ofizialeko 29 etxebizitza eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

12.- HAPO Arana Ingurunea HEN4 esparruko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 1. fasean eraikitzekoak diren araubide bereziko 33 udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

13.- Azpeitiko herrian Buztinzuriko Errebala, 4an (4 etxebizitza) eta Done Jakue, 7an (4 etxebizitza) araubide orokorreko udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarriak onartzea.

14.- Udalaren aurrekontuan hirugarren kreditu aldaketa onartzea.

15.- 2019. urteko jaiegunen egutegia.

16.- Maiatzaren 17a, lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna.

17.- Alkatetzak 2017ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.