Olatz Yeregi, Realaren eta Athleticen arteko derbiaren lekuko berezi

Uztarria.eus | Kirolak
2018ko mai. 15a, 09:08

Atzo, igandea, emakumeen futbol festa izan zen Donostiako Anoeta futbol zelaian. Inoiz baino jende gehiago izan zen Realeko eta Athleticeko emakumeen arteko derbian; izan ere, 21.000 ikusle bertaratu ziren derbia ikustera. Palkoan, berriz, Realaren sorrerako taldean aritutako futbolari ohiak izan ziren. 2004an sortutako talde hartan eskualdeko hainbat jokalari izan zen; tartean, Olatz Yeregi atezain azpeitiarra. Argazkian, goiko ilaran ezkerretik bigarrena da Yeregi.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu