Ekhi Aizpuruk saria jaso du Elkarren 10. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan

Uztarria.eus | Kultura
2018ko mai. 14a, 12:09

Ekhi Aizpuru Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak sari bat irabazi du Elkar argitaletxearen 10. Ilustrazio eta Ipuin Lehiketan. Pello Añorgak idatzitako Ametsen Basoa ipuin labur argitaragabea oinarri hartuta egin du ilustrazioa, eta hari esker irabazi du Aizpuruk bigarren saria. C mailan, LH3 eta LH4 mailetako ikasleen sailean eskuratu du saria azpeitiarrak.

Euskal Herriko hainbat ikaslek parte hartu du Elkar argitaletxearen ipuinen, ilustrazioen eta komikien lehiaketan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu