Eman daiteke izena udako tenis ikastaroan

Uztarria.eus | Kirolak
2018ko mai. 14a, 12:17

Ekainean zein uztailean eskainiko dituzte tenis ikastaroak, eta saioak goizez izango dira. Maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte. 

Azken urteetan egin bezala, Azpeitiko Kirol Patronatuak eta Sustraia Tenis Klubak tenis ikastaroak antolatu dituzte datorren udako. Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak, eta astelehenetik ostiralera egingo dituzte saioak. Izen-ematea zabalik da jada, eta adin guztietako eta maila guztietako pertsonek eman dezakete izena.

Lau astez eskainiko dituzte ikastaroak: ekainaren 25etik uztailaren 1erako astean, uztailaren 2tik 8ra bitartekoan, uztailaren 9tik 15era artean eta uztailaren 16tik 22rako astean. Saio guztiak astelehenetik ostiralea izango dira. Ikastaroak goizez eskainiko dituzte, 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, hain zuzen. 

Talde bakoitzean gutxienez sei ikasle izango dira eta gehienez hamar ikasle. Kirol Patronatuko abonatuek 20 euro ordaindu behar dute aste bakoitzeko, eta ez abonatuek 30 euro. Izen-ematea, 606 34 16 08 edo 685 76 18 63 telefonoetara deituta edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera idatzita egin daiteke. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu