Egoitz Arruti eta Joseba Diez bigarren, Baigorriko Iluna Trail lasterketan

Uztarria.eus | Kirolak
2018ko mai. 14a, 11:17

Gauez egiten den 27 kilometroko proba binaka egiten dute parte-hartzaileek, eta Arrutik eta Diezek bi ordu eta 53 minutu behar izan zituzten helmugaratzeko.

Probako irudi bat. (Salerno Photo)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Egoitz Arruti azpeitiarrak eta Joseba Diez azkoitiarrak bigarren egin zuten ostiral gauean Baigorrin (Behe Nafarroa) jokatu zen Iluna Trail mendi lasterketan. 27 kilometroko proba binaka egiten dute parte-hartzaileek, eta Arrutik eta Diezek bi ordu eta 53 minutu behar izan zituzten helmugaratzeko. 22:00etan hasi zen lasterketa.

Euskaltrail izeneko egitasmoa izan zen asteburuan Baigorrin, eta guztira, bost mendi lasterketa egin dituzte: ultra trail bat, etapakako bi lasterketa, gauekoa eta emakumeena. Guztira, 3.000 lasterkarik baino gehiagok parte hartu dute proban. Duela hiru urte bi etapako proban parte hartu zuten Arrutik eta Diezek, eta irabazi egin zuten.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu