Juan Antxietako artista txiki berriek Sanagustin kulturgunean aurkitu dute musika

Uztarria.eus | Kultura
2018ko mai. 9a, 19:38

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Sanagustin kulturgunea hartuko dute hiru egunez. Izan ere, Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izeneko emanaldi sorta antolatu dute ostiralera bitarterako. Gaur, asteazkena, eskaini dute prestatutako emanaldietatik aurrena musika eskolako gaztetxoek, Artista txiki berriak izenburupean. Jendez lepo bete da kulturgunea, eta bertaratu direnek, besteak beste, klarinete, soxofoi, trikiti eta biolin doinuak entzuteko aukera izan dute

Bihar, berriz, Gazteen txokoa izenburudun saioa eskainiko dute Juan Antxietako ikasleek, 19:00etan hasita. Hirugarren eta azken emanaldia ostiralean izango da. Txiki Biran izena jarri diote emanaldiari, eta 18:00etan hasiko da. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu