'Welcome to the jungle!' antzezlana ikusgai larunbatean Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2018ko mai. 10a, 11:20
Akademiak eskainitako antzezlana (Kids&Us)

Kids&Us akademiak antolatuta, bi saio eskainiko dituzte: 11:15ean eta 12:00etan. Saioak doan izango dira.

Kids&Us akademiak Welcome to the jungle! antzezlana eskainiko du Udal Liburutegian, larunbatean. Oihaneko animaliak izango dira antzezlaneko protagonistak, eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago obra. Bi saio eskainiko dituzte: lehena, 11:15ean; eta, bigarrena, 12:00etan. Antzerkia doan izango da eta ez da beharrezkoa antzezlanerako aurrez izena ematea.