Kirol Patronatuak haurrentzat igeriketa ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean

Uztarria.eus 2018ko mai. 9a, 17:53

Ikastaroa 4 urtetik 13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Uztailaren 2tik 20ra bitartean eskainiko dituzte klaseak, igerilekuan. Saio guztiak goizez izango dira. Izen-ematea hilaren 21 irekiko dute.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak 4 urtetik 13 urtera arteko haur eta gaztetxoentzat igeriketa ikastaro trinkoak antolatu ditu uztailaren 2tik 20ra bitarterako. 

Klaseak goizez emango dituzte, lau txandatan:  7 eta 13 urte artekoentzako saioak 09:00etan hasiko dira, eta 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak. Izena emateko epea maiatzaren 21ean irekiko dute.

Ikastaroen prezioa 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat, eta 94,66 eurokoa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek udal igerilekura bertaratu edo 943-81 41 21 telefono zenbakira dei dezakete.