Urola Erdiko trikitilarien komunitatea osatzeko bigarren galdetegia, martxan

Uztarria.eus | Kultura
2018ko mai. 8a, 13:57

Eskualdean trikitiak izan duen bilakaera eta zabalkundea aztertu nahi ditu Trikigiro kultur elkarteak. Horretarako bigarren galdetegi bat zabaldu dute, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei zuzenduta. 

2017ko Trikigiro jaialdiko argazkia. (Maialen Etxaniz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Trikigiro kultur elkarteak eskualdeko trikitilarien inguruko informazioa biltzen jarraitzen du, eta horretarako galdetegi berri bat jarri du martxan. Duela hilabete batzuk zabaldu zuten aurreneko galdera sortari erantzuteko epea, eta bigarren galdetegi hau aurrenekoaren osagarria da.

Bertan, eskualdeko soinu-jotzaileen eta pandero-jotzaileen inguruko informazioa jasotzeko hainbat galdera zerrendatu dituzte. Trikigiroko kideek dei egin diete Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei kultur elkarteak martxan jarritako galdetegia bete dezaten. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu