'Gipuzkoa Argitu' argindar kontsumoa gutxitzeko tailerrak eskainiko dituzte KZ Gunean

Uztarria.eus 2018ko mai. 7a, 14:14

Saioak hilaren 15ean eta 21ean izango dira, eta maiatzak 13rako eta 18rako eman behar da izena, hurrenez hurren.

Argindar kontsumoa gutxitzea helburu duen Gipuzkoa Argitu tailerrak antolatu ditu Azpeitiko Udalak datozen asteetarako. Hilaren 15ean eta 21ean egingo dituzte ikastaroak KZ Gunean, eta saio horietan parte hartzeko maiatzak 13rako eta 18rako eman behar da izena, hurrenez hurren. Horretarako, leire@laiacoop.eus helbidera idatzi edo 605-75 76 87 telefonora deitu daiteke.
Tailerretan, lehenengo, kontsumo datuak ezagutuko dituzte, eta behin datuak jakinda, kontratatuta dituzten tarifa eta potentzia egokiak al diren egiaztatuko dute. Maiatzak 15eko saioa 18:00etan hasiko da, eta hilaren 21ekoa 16:00eta.

Gipuzkoa Argitu programaren inguruko informazio osoa hemen irakurri daiteke.