Ivan Morenok irabazi du Urrakiko igoera txirrindularitza proba

Uztarria.eus 2018ko mai. 6a, 15:48

Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi du. Haren atzetik, bigarren Tiago Gomes (Aldro Team) eta Carlos Cobos (Caja Rural) izan dira Urraki gaineko helmugan. Torneo Euskaldunako bosgarren proba izan da Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutakoa. Elite mailako eta 23 urtez azpiko 141 txirrindularik parte hartu dute. Azpeitian hasi eta Urraki gainean bukatu den 129 kilometroko ibilbidea osatu dute. Lasterketa osoan tropelaren buruan Lizarteko txirrindulariak ibili dira, hala sailkapeneko lehen bost postuetan talde horretako hiru sartu dira.

Lasterketako podiuma:
1. Ivan Moreno (Lizarte). 03:24:50.
2. Taigo Gomes (Aldro Team). 03:24:50.
3. Carlos Cobos (Caja Rural). 03:24:51.
4. Jose Felix Parra (Lizarte). 03:25:17.
5. Carlos Ruiz (Lizarte). 03:25:17.

Taldeka irabazlea: Lizarte
Mendiko Saria eta 23 urtez azpikoen saria: Ivan Moreno

Tarteko helmugak saria: Euken Gallego (Jira Bira)