Markos Rodriguez: "Jendeak uste duena baino gehiago saltzen dira gutunazalak eta zigiluak"

Uztarria.eus 2018ko mai. 3a, 14:35
Markos Rodriguez estanko arduraduna. (Mailo Oiarzabal)

Erdikaleko estankoaren arduraduna da Markos Rodriguez. Uztarriaren apirileko aldizkarian, 204. zenbakian, Mailo Oiarzabal kazetariak ofizio horren inguruan hari egindako elkarrizketa laburra da honako hau.

Tabakoa: paketekoa ala biltzekoa?

Gazteek biltzekoa gehiago, hori da joera.

Erosleen adina...

Antzematen da gazteek gutxiago erretzen dutela.

Tabakoa ala zorizko jokoak?

Tabakoak ekartzen du erosle gehiago.

Gutunazalak eta zigiluak?

Jendeak uste duena baino gehiago saltzen dira: 15 egunean, 500 bat zigilu.

Maitasun gutunetarako ote?

Ez dut uste... Baina nik ez diet galdetzen.

Eta aldizkariak?

Ondo saltzen dira, batik bat txutxumutxuenak.

Eta nobela erromantikoak?

Oso gutxi.