Izan zirenaren aztarna uzteko

Urola Kostako Hitza 2018ko mai. 3a, 14:09
Barrunbadau musika taldeko kideak. (Josu Perez)

Desegin aurretik, orain arte sortutakoa nonbaiten jasota uzteko, diskoa kaleratu du Barrunbadau taldeak. Talde horretako kidea da Amaia Aranaga biolinista urrestildarra. Urola Kostako Hitzak erreportajea egin du.

Diskoa kaleratu eta kontzertuak ematea; musika taldeek ordena hori jarraitzea izaten da ohikoena. Dena den, alderantziz egiten duenik ere bada: taldea desegin aurretik, egindako bidearen arrastoa uzteko asmoz, lehen lana argitaratu du Barrunbadau taldeak. Taldearen izen bera jarri diote diskoari, eta folk doinuz bustitako bederatzi abesti bildu dituzte bertan. Talde horretako kidea da Amaia Aranaga (Urrestilla, Azpeitia, 1981).

Aranagak biolina jotzen du, eta, harez gain, beste zazpi musikari dira taldean: Iñaki Gurrutxaga (ahotsa eta gitarra), Lur Martinez (ahotsa), Koldo Cadierno (saxofoia eta flauta), Aitziber Urrestarazu (baxua), Javi Martinez (txalaparta eta ahotsa), Gorka Toquero (txalaparta) eta Xabi Lasa (bateria). Aranaga da bailarako musikari bakarra; gainontzekoak Legazpikoak, Zumarragakoak eta Urretxukoak dira.

2009-2010 inguruan egin zituen lehen urratsak Barrunbadauk. Gurrutxagak eta Martinezek zerbait egitea pentsatu zuten, eta, pixkanaka, taldea osatzeko musikariak bilatzen hasi ziren, askotariko instrumentuak jotzen zituztenak. Aranaga 2012an batu zen taldera: “Biolin bat sartzeko gogoa zuten, eta Javik ezagutzen ninduenez, proposamena egin zidan. Pare bat kantu biolinarekin zer moduz gelditzen ziren probatu genuen, eta asko gustatu zitzaizkien. Horrela hasi ginen entseguekin, kontzertuekin...".

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.