Izarraizkoa ez zen izan atzo eskualdean jokatu zen lasterketa bakarra; izan ere, atzo goizean izan zen Pagoeta Mendi Lasterketaren XV. edizioa. Zarautzen jokatutako 21 kilometroko proba luzea Maite Etxezarreta azpeitiar lasterkariak irabazi zuen, 01:50:49 denborarekin helmugaratuta. Etxezarretak Pagoetako lasterketako emakumeen marka ezarri du, bera izan baita probaren hamabost edizioetan denbora onena lortu duen kirolaria. Etxezarretaren ostean helmugaratu zen Uxoa Irigoien getariarra (01:57:27) eta hirugarren Nerea Amilibia zarauztarra sailkatu zen, 02:0126 denborarekin.
Guztira, 235 lasterkarik parte hartu zuten atzoko proba luzean. Honako lotura honetan ikus daiteke probaren sailkapen osoa.