Loiolako liburutegia irekita izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus | Hezkuntza
2018ko api. 29a, 13:37

Maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan egongo da zabalik, eta 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute.

Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik egongo da maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan, Azpeitiko Udalaren eta Loiolako liburutegiko arduradunen arteko akordioa dela eta.

09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute liburutegia. Ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Beraz, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute liburutegira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu