Maiatzeko aurrerapena: Mendiko ikurren inguruan hizketan

Uztarria.eus 2018ko api. 25a, 15:26

Maiatzaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, atzera begira jarrita, mendiko ikurrak, plakak eta gurutzeak izango ditu hizpide Uztarriak. Erreportajea egiteko, Joxe Antonio Salegi eta Joxe Mari Gorrotxategi Izarraizko baserritarren, Aitor Unanue Lagun Onak MBko lehendakariaren eta Mila Irureta Benantxio Irureta zenaren arrebaren iritziak eta esperientziak jaso ditu komunikazio taldeak. Honakoa aurrerapen bideoa da: Joxe Antonio Salegik Azketako iturriaren aurrean botatako bertsoa.