Garbiñe Aranburu: "ELAk ulertzen du bere eredua inposatzea dela elkarlana"

Berria.eus | Ekonomia
2018ko api. 25a, 10:19

Sindikatu abertzaleen arteko aliantza estrategikoaren prozesuak porrot egin eta gero, LABeko idazkari nagusiak ahoan bilorik gabe hitz egin du ELArekiko harremanaz. Berriak elkarrizketa egin zion Aranbururi igandeko egunkarirako, eta gaur hitzaldia eskainiko du hark, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkarteak antolatu du solasaldia.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia. (EITB)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Lanbide arteko esparru akordioari jarritako salaketa erretiratu dela iragarri eta ordu gutxira hartu du Berria Garbiñe Aranburuk (Legorreta, Gipuzkoa, 1973), LABek Donostian duen egoitzan.

Albiste ona da salaketa kentzea, ezta?

Bai, oso eraso larria delako, 155.a gure lan arlora ekartzearen modukoa. Beraz, bertan behera geratuko balitz, positiboa litzateke. Baina horrek ez du agortzen estatalizazioaren aurkako borrokak. Garbi utzi nahiko nuke hori.

Balitz? Litzateke?

Inpugnazioa erretiratuko den ez dago batere argi [ostiralean], Feadrsen kide den Eurestekin akordio bat baino ez baitago, hark patronalean eragin dezan. Baina larunbatean dute bilera Feadrs-ekoek, eta azkarregi saldu dute akordio hori, badakigulako patronalaren barruan iritzi desberdinak daudela oraintxe.

Ematen du ez duzula gustuko ELAren eta Euresten akordioa...

Ez dugu nahikotzat jotzen, izan ere. Inpugnazioa erretiraraztea da bat, positiboa zinez, eta Euresten Espainiako itun bat aplikatzen dela da bestea. Enpresaren konpromisoa da bakarrik negoziazioari bide ematea.

Ez al da zuzena orduan ELAk iragarri duena? Azkarregi eman du egintzat burutu gabea?

Bai, oraindik ez baita ziurra inpugnazioa kenduko dutela. Gainera, ELAk ez du gehiengoa Eurest enpresan, eta estatalizatuta dauden sektoreko beste bi enpresetan LABena da gehiengoa. Ez dagokion interlokuzioa bereganatu nahi du ELAk. Bere burua egoera honen konpontzaile gisa plazaratzen ari da, baina ez dagokio hori. Euresten, esaterako, LAB da mobilizatzen ari den sindikatu bakarra estatalizazioaren aurka.

ELAk grebara deitu zuen 24rako Euresten.

Bai, greba deialdia egin zuten, baina ez dute bestelako konpromisorik hartu. Gainera, ELAk akordiorako oinarria egin zuen Eurestekin, baina batzordean gehiengoa ez zuenez, ezin izan zuten gauzatu. Hori ere esan behar da, akordio horretan ez baitzitzaion mugarik jartzen estatalizazioari.

Elkarrizketa osoa Berria.eus-en irakur daiteke.

Bidali:  

Erantzunak

miren | 2018-04-25 : 21:39

Izugarria da sindikatu bateko idazkari orokorrak ELA gaitik bakarrik hitzegitea ia elkarrizketa guztia. Gauden egoeran egon da... Badago ba nori eman egurra e !. En fin!

Ahmed | 2018-04-26 : 10:50

Galderei erantzuten diela esango nuke nik, eta galderak ez det uste beak prestako zitunik. Gainera, azken hilean publikoki egurra ematen bestik irabaziko zuela esango nuke...

Baino bai, guzti hau nahiko penagarriye.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu