'Mikrouhinak' saioa

Micah P. Hinsonen ahotsak hartu zuen zapatuan Sanagustin

Uztarria.eus 2018ko api. 23a, 16:47

Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatuta, Mikah P. Hinson folk-rock abeslari estatubatuarrak kontzertua eskaini zuen zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun izan ziren aretoan, eta emanaldia hasi eta berehala musikariak haserrealdi bat izan bazuen ere (jendea hizketan ari zelako eta molestatu egin ziotelako), gozatua hartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. 

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak proiektuaren barruan egindako bideoa da honako hau.