Inaziotar Bidearen gaineko erakusketa ikusgai dago Loiolako zabalgunean

Uztarria.eus 2018ko api. 18a, 14:02

Inaziotar Bidearen gaineko informazioa eta irudiak jasotzen dituen erakusketa (argazkian) ikusgai dago atzotik Loiolako Santutegiko zabalgunean, basilikaren atarian. Basquetourrek prestatu du, Azpeitia eta Manresa (Katalunia) lotzen dituen egitasmoaren zabalpenean laguntzeko, eta erakusketa ibiltaria da; horrela, Loiola du aurreneko agertokia erakusketak, eta Inaziotar Bidearen etapa ezberdinen abiapuntu diren EAEko herri guztietan jarriko dute.

Loiolan hamabost egunez izango da ikusgai erakusketa. Ondoren, Azpeititik Oñatira eramango dute, Arantzazura.