Zabalik da Udal udaleku irekietako begiraleen lan poltsa

Uztarria.eus 2018ko api. 17a, 13:33
2017ko Sanfermin Txikiko irudia. (Uztarria)

Curriculumak maiatzaren 18a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua zein EGA agiria edukitzea, eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

Jauzika Heziketa Elkarteak, ekainetik uztailera bitartean Azpeitian egingo diren udaleku irekietan begirale aritu nahi dutenentzat lan poltsa zabaldu du gaur. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleek eta heziketan behar berezietan adituak direnek eman dezakete izena lan poltsan. Jauzikako arduradunek azaldu dutenez, aisialdiko begirale titulua edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dira aukeraketa egiterakoan, baita EGA agiria izatea ere.

Curriculumak maiatzaren 18a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943-15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.