Hezkuntza publikoko murrizketak salatzeko, mobilizazioak hasi dituzte Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus 2018ko api. 13a, 14:30

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, hezkuntza publikoko murrizketak salatzeko. Mobilizazioaren bidez, erakundeek hezkuntza publikora diru gehiago inbertitu eta irakasleen behin-behinekotauna amaitu dezatela eskatu dute. Era berean, ikasgeletan ikasle kopurua gutxitzea, irakasleak lehenengo egunetik ordezkatzea eta premia duten ikasleek laguntza jasotzea galdegin dute. Eskaera horiek bete arte mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute, eta datorren ostiralean ere elkarretaratzea egingo dute, Haur Hezkuntzako eraikinean, 08:45ean.