Errazkini eta Intxaurrandietari babesa eskaini die Urola Kostako EH Bilduk ere

Uztarria.eus 2018ko api. 11a, 18:50

Urola Kostako EH Bilduk ere babesa eskaini nahi izan die bihar Madrilen epaituko dituzten Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiari eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohi azpeitiarrari. Koalizioaren Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Zarautzen (argazkian), eta eskualdeko herritarrak gonbidatu zituzten igandean, 12:30ean, EH Bilduk Azpeitian egingo duen ekitaldi nazionalean parte hartzera. Urola Kostako Hitzan eman dute Urola Kostako EH Bilduren atzoko agerraldiaren berri.

(Argazkia: Amaia Urbieta, Urola Kostako Hitza)