Oier Etxeberria bertsolari azpeitiarrak Osinalde sariketaren finalerako txartela eskuratu zuen joan zen zapatuan Ordizian jokatutako Argi Berri kanporaketan. Etxeberria nagusitu zen saioan, eta bigarren Peru Abarrategik egin zuen.
Osinalde sariketako finalean Aztiria, Osinberde eta Argi Berri kanporaketetako irabazleak eta saio horietan bigarren sailkatu diren bertsolariak ariko dira. Horrenbestez, apirilaren 7an Gabirian jokatuko den finalean izango dira Oier Etxeberria, Peru Abarrategi, Asier Galartza, Aitor Servier, Eli Pagola eta Txaber Altube.
Hona hemen Goierri telebistak Argi Berri kanporaketarekin egin duen bideoa: