"Atzo zabor poltsa bat zegoen, eta gaur bi"

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 16:05

Herritar batek Uztarria Komunikazio Taldeari egorritako argazkia da honako hau. Gaur goizean hartu du irudia Elizkalea eta Donejakue kaleraren arteko kantoian. Hark azaldu duenez, "leku horretan bertan atzo zabor poltsa bat zegoen, eta gaur bi". Azpimarratu du leku horretan ez dela inor bizi. Horregatik, uste du norbaitek utzi duela zaborra hor. Zilegi al da zaborra edozein txokotan uztea?