'Mikrouhinak' saioa

La M.O.D.A: "Guretzat luxu bat da Sanagustin kulturgunean egotea"

Uztarria.eus 2018ko mar. 26a, 18:58

La Maravillosa Orquesta Del Alcohol (La M.O.D.A) taldeak dantzan jarri zuen Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, martxoaren 24an. Ordurako sarrera guztiak agortuta zeuden, eta goraino bete zen kulturgunea. Bi orduko emanaldia eskaini zuen Burgoseko taldeak, eta gogotik gozatu zuten Sanagustinera bertaratu ziren lagunek. Kontzertua hasi aurretik, La M.O.D.Ako taldekideak  Mikrouhinak bideo sortarako hizketan aritu ziren. Besteak beste, beren azken diskoak izan duen harreraz, Sanagustin kulturgunera iristean pentsatutakoaz eta Euskal Herriko musika taldeekin duten harremanaz solastu ziren. Hona hemen musikarien adierazpenekin eta kontzertuan zehar hartutako irudiekin egindako bideoa. 

Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarritako Mikrouhinak bideo sortarako beste atal bat da bideo hau.