Igarako errotak ateak irekiko ditu datozen egunetan

Uztarria.eus 2018ko mar. 26a, 12:55
Igarako Errota.

Ostegunetik astelehenera bitartean ateak zabalduko ditu Igarako Errotak. Joan zen martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna izan zen, eta Ekoetxea Azpeitiak eta Udalak Loiolan dagoen errotaren ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte.

Honeko egutegi honetan izango da zabalik errota:

Martxoak 29, osteguna. 11:00etan eta 12:00etan.

Martxoak 30, ostirala. 11:00etan eta 12:00etan.

Martxoak 31, zapatua. 11:00etatik 14:00etara, 16:00etan eta 17:00etan.

Apirilak 1, igandea. 11:00etatik 14:00etara, 16:00etan eta 17:00etan.

Apirilak 2, astelehena. 11:00etan eta 12:00etan.