Ignaziotar Lurraldearen sustatzaileek jaso dute EDEN saria

Uztarria.eus 2018ko mar. 26a, 12:26

Ignaziotar Lurraldeak EDEN sarietako bat jaso berri du Bruselan. Martxoaren 22an izan zen turismo irankorra ardatz duten kudeaketa ereduak errekonozitzen dituen EDEN –Bikaintasuneko Europako Helmuga– sarien banaketa, eta han izan ziren, besteak beste, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Agustin Lizarralde eta Estitxu Elduaien EH Bilduko zinegotziak, Aitor Gorrotxategi eta Itziar Lasa EAJko zinegotziak eta Jexux Mujika Urola Erdiko turismo teknikaria.

Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena batzen dituen Ignaziotar Lurraldea turismo sustapenerako eta dinamizaziorako proiektuak jaso du EDEN sarietako bat; hain zuzen ere, Espainiako saria eskuratu du Ignaziotar Lurraldeak. Kultur turismoa zen aurtengo sarietarako gaia, eta Ignaziotar Lurraldea aukeratu dute "bideragarria delako, babes soziala, teknikoa eta polikoa dituelako eta lurrean nahiz haren gainean dagoen ondasunetan oinarritutako proposamena delako".