Haurrentzako doako gozogintza tailerra emango dute asteartean Seinen

Uztarria.eus 2018ko mar. 23a, 11:03

Ordubeteko hainbat saio emango ditu Mª Pili Fama sukaldariak; lehenengo txanda 10:30ean hasiko da, eta azkena 17:30ean. Komeni da izena aurretik ematea saltokian bertan, plazak mugatuak direlako.

Haurrei zuzendutako gozogintza tailerra antolatu dute Sein burdindegian astearterako, martxoak 27. Ordubeteko hainbat saio emango ditu Mª Pili Fama sukaldariak; lehenengo txanda 10:30ean hasiko da, eta azkena 17:30ean. Tailerra doakoa da baina komeni da izena aurretik ematea saltokian bertan, plazak mugatuak direlako.

Lantegian, bizkotxo-oinarria, esne-gain espraia, masustak, basoko fruituak eta txokolate-krema baliatuko dituzte ikasleek, tartak egiteko. Seinek jarriko ditu beharrezko osagai guztiak ikasleen eskura.

"Ikastaroa gaztelaniaz izango da, irakaslea ez da Euskal Herrikoa. Dena den, Seineko arduradunak bertan egongo dira, ulertzeko arazorik balego laguntzeko", argitu dute antolatzaileek.