Sanjuanetako kamisetarako epe luzerako diseinuaren bila ari da Urrestillako Festa Bartzordea

Uztarria.eus | Festak
2018ko mar. 20a, 17:15

Sanjuanetako kamisetaren marrazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 13a izango da. Parte-hartzaileek beren diseinuak Lurdesen dendan utzi edo urrestillakofb@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. 

2016an egin zuten kamisetarako diseinu lehiaketa aurrenekoz, eta hau izan zen irabazlea. (Urrestillako Festa Batzordea)  Ikusi haundiago | Argazki originala

San Juan festetako kamisetaren irudia aukeratzeko marrazki lehiaketa jarri du martxan Urrestillako Festa Batzordeak. Orain arte bi urtean behin berritzen zuten kamiseta sanjuanen atarian, baina aurten aldaketak iragarri dituzte. Izan ere, "hainbat arrazoi tarteko" epe luzerako diseinuaren bila ari dira festa batzordeko kideak.

Irudiak aurkezteko azken eguna apirilaren 13a, ostirala, izango da. Parte-hartzaileek bi modutara aurkez ditzakete diseinuak: Lurdesen dendan edo urrestillakofb@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Lehiaketara marrazkiak aurkezteko argibideak eta baldintzak honako hauek dira:

  • Gaia: Sanjuanak.
  • Marrazkia A4 formatuaren neurrietan aurkeztu behar da. 
  • Kamiseta beltza izango da. 
  • Marrazkiak bost kolore izan ditzake gehienez.
  • Nahi duenak leloa gehitu dezake diseinuan.

Urrestillako Festa Batzordea ez da kamisetarako epe luzerako diseinuaren aldeko hautua egin duen talde bakarra. Iaz, Marea Arroxak egin zuen berrerabilpenaren aldeko hautua saninazioen atarian. Festa herrikoien aldeko batzordeko kideek azaldu zutenez, "hegemonikoa den erabili-gorde-bota kontsumo ereduarekin hautsi" nahi izan zuten epe luzerako diseinuarekin. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu