Lurrun trenek irteerak egingo dituzte Aste Santuan

Uztarria.eus 2018ko mar. 20a, 14:07

10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dute Burdinbidearen Euskal Museoa, eta 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte Lasaora joan-etorriak.

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen irteerak prestatu ditu Aste Santurako, eta jakinarazi duenez, museotik 12:00etan eta 17:00etan hasiko dituzte Lasaora joan-etorriak. Bost urtera arteko umeek dohainik izango dute irteera, eta gainontzekoek sei euro ordaindu beharko dituzte. Lurrun trenean ibiltzeko txartela erosten duten bisitariek museoko erakusketa ere bisitatu ahal izango dute doan.

Museoaren ordutegiari dagokionez, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dituzte ateak, eta tarte horretan izango da erakusketa ikusteko aukera. Erakusketa ikusi nahi duenak hiru euro ordaindu beharko du, baina 16 urte baino gutxiago dituztenek ez dute sarrera ordaindu beharko.

Informazio gehiago 943-15 06 77 telefonora deituta edo museoa@euskotren.eus helbidera idatzita eskuratu daiteke.