Erabilgarri da Betharram eraikinaren ondoko oinezkoen pasabidea

Uztarria.eus 2018ko mar. 15a, 10:48

Betharram eraikina berritzeko obrak bukatzear dira dagoeneko, eta eraikin horren ingurua ere hasi dira txukuntzen; eraikinaren ondoko oinezkoen pasabidea erabilgarri da jada. Iraurgi Ikastetxearen Artzubia kaleko eraikina berritzeko lanak 2017an hasi zituzten, eta aurki bukatuko dituzte.

Betharrameko eraikina Iraurgi Ikastetxeari uzteko hitzarmena berritu eta hitzarmen berria aho batez onartu zuten 2016an Udalak eta Iraurgik. Berritze lanek 3,1 milioi euroko aurrekontua izango dute; Udalak %25 ordainduko du, eta ikastetxeak 20.000 euroko alokairua ordainduko dio erakundeari urtero.