Autobusek ez dute geldialdirik egingo Sanjuandegi auzoan datorren astean

Uztarria.eus 2018ko mar. 9a, 18:31
Sanjuandegiko autobus gelokia.

Udalak asfaltatze lanak egingo ditu, eta zubi berritik igerilekuetara itxita egongo da bidea. Horregatik, astelehenetik ostiralera, bi egunak barne, ez dira autobusak Sanjuandegin geldituko.

Lurraldebusek jakinarazi duenez, datorren astean ez dute geldialdirik egingo autobusek Sanjuandegi auzoko geralekuan. Udalak asfaltatze lanak egingo ditu astelehenetik ostiralera –hilak 12tik 16ra–, bi egunak barne, eta zubi berritik igerilekuetara itxita egongo da bidea. Horregatik, UK01, UK02, UK03, UK05 eta UK06 zerbitzuek ez dute Sanjuandegin geldialdirik egingo egun horietan. Ez dute aurreikusi geldialdi horien ordez beste geldialdi batzuk jartzea.