Urteko batzarra egingo du Nuarbeko Nahi Genduena elkarteak igandean

Uztarria.eus 2018ko mar. 6a, 19:35

Bilkura 11:30ean hasiko da, eta amaitzean bazkaria egingo dute elkartean. Bazkarira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 

Nuarbeko Nahi Genduena elkarteak urteko bilkura egingo du igandean, hilak 11, 11:30ean hasita. Batzarraren ostean bazkaria egingo dute, eta bertaratu nahi duten lagunek aurrez izena eman beharko dute igandea baino lehen. Izen-ematea 943-58-53 telefono zenbakira deituta egin beharko da.