Apirilean 12an izango da Errazkinen eta Intxaurrandietaren aurkako epaiketa

Uztarria.eus 2018ko ots. 23a, 17:10

Madrilgo Kontu Auzitegiak epaituko ditu Gipuzkoako Ingurumen Diputatu ohi azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia, Zubiaetako errauste planta galdiarazteagatik.

Madrilgo Kontu Auzitegiak Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen Diputatu ohi azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia epaituko dituzte datorren apirilaren 12an, 2013an Zubietako errauste plana geldiarazteagatik.

Hasiera batean, irailean egitakoak ziren haien aurkako epaiketa, baina Argia hedabideak jakinarazi du apirilera aurreratu dutela, "agerikoak ez diren arrazoiengatik". Apirilaren 12ko saioan, Denis Itxaso Gipuzkoako Turismo diputatua eta San Marko mankomunitateko presidende ohia eta Arcadio Benitez Debabarrena Mankomunitateko lehendakaria ariko dira kontrako lekuko gisa.

Iazko urrian erabaki zuen Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak —EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa— diputatu eta GHK-ko lehendakari ohiei Estatuko Kontu Auzitegian salaketa jartzea. Bi epaituek  "ardura kualifikatua" izan zutela eta, errauste plantaren proiektua gelditzeak eragindako kalte ekonomiko osoak bere gain hartzea eskatu du GHK-k; diputazioaren arabera, 40 milioi eurokoak dira gastu horiek.

Hitzaldia, martxoaren 12an

Epaiketaren harira, Angula ustelak hitzaldi zikloa antolatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak, Errazkini eta Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko eta epaiketa salatzeko asmoz asmoz. Guztira, 35 herritan emango dituzte hitzaldiak Intxaurrandietak berak eta Igor Melchor kazetariak, eta martxoaren 12an Azpeitian izango da saioa.