Soreasu dantzan jarri dute Pupu eta Lore pailazoek

Uztarria.eus 2018ko ots. 24a, 19:33

Pupu eta Lore pailazo txikiak Azpeitian izan dira gaur arratsaldean. Katxiporreta faktoriaren lan berria –Euri tanta banintz– eskaini dute Soreasu antzokian, 17:00etan hasita, eta 300 lagunetik gora elkartu dira bertan. Pailazoek dantzan jarri dituzte bertaratutakoak, eta giro polita sortu da.

Ekain Ibarguren pailazo eta aktore azpeitiarrak hezurmamitu du Lore. Ibarguren iaz igo zen aurrenekoz oholtzara Loreren parerean, Pupu eta Lore haizearen herrira ikuskizunarekin. Apirilean eskaini zuten emanaldi hori herrian.