Karnabalak 2018

Umeen gozamena Urrestillako inauteri festan

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 11:51

Urtero legez, Astearte Karnabal arratsaldean ospatu zuten Urrestillan inauteri festa, eta umeak izan ziren protagonista nagusiak. Mozorrotuta, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten haurrek zein gurasoek, musikarekin girotuta; eta, nola ez, baita meriendarekin indarberritzeko ere, txokolate beroa tartean zutela. Aspaldiko urteetan bezala, Txikuri frontoian ospatu zuten mozorro festa.