Karnabalak 2018

Igande arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean Uztarrian, Erloren bidez

Uztarria.eus 2018ko ots. 9a, 20:19

Sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunak direla eta, Erlo Telebistak zuzeneko emanaldi berezia egingo du Elegante Egun arratsaldeko zezenaren irteerarekin, eta hori bera streaming bidez ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en. 16:15ean hasiko da emanaldia eta zezenaren irteerarekin bukatuko da, 16:30 aldera.

Goiko bideoa iazko Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteeran hartutakoa da.