'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2018ko ots. 7a, 12:14

Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalaren laguntzarekin argitaratu duen lanaren bigarren edizioa atera berri dute. Liburua eskuratu nahi duten Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera, ostiraleko 11:00ak baino lehen.

Labetik atera berri da Sokamuturra Argazki Lehiaketa argazki liburuaren bigarren edizioa, eta horko bi ale zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Urtarrilaren 13an aurkeztu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalaren laguntzarekin sokamuturraren 500. urteurrenaren barruan argitaratu duen argazki-liburu mardula, eta egun gutxiren buruan agortu ziren hasieran inprimatutako ale guztiak.

Bi liburuen zozketan parte hartzeko mezua bidali beharko dute bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko du Uztarriak saridunaren izena eta harekin harremanetan jarriko da, liburua nola eskuratu adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.