"Kontsumoa erdira jaisteko" helburuarekin, herriko argiteria berritzeko hainbat lan egin du Udalak

Uztarria.eus 2018ko ots. 6a, 11:48

Azpeitiko Udala herriko argiteria aldatzen eta egokitzen ari da azken urteotan. Hain zuzen ere, lehengo argiteria baztertu eta herri osoan LED argiak jarri ditu. Azken hilabeteotan, 611 argi puntu egokitu dituzte hainbat auzotan; toki batzuetan kaleargiak aldatu dituzte, eta mantendu ahal izan dituzten tokietan, barruko argiak aldatu dizkiete horiei. Aratzerrekan, Oinatzen, Nuarben, Lasaon eta Matxinbentan egin dute zenbait aldaketa, baita Loiolabiden, Olazko Amaren plazan, Aranean, Arana Goikoan, Etxe Alain, Santutxon, Euskal Herria eta Sanjuandegin ere. Aldaketa horien guztien aurrekontua 200.000 eurotik gorakoa izan dela jakinarazi du Udalak, eta inbertsio horrekin 92 kwtioko kontsumoa erdira jaitsiko eta argiaren intentsitatea hobetuko dela azaldu du erakundeak.