Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko ots. 6a, 10:38

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, Soreasuko kulturgintza eta artegintza sormen gunea gauzatzeko proiektua onartuko dute. Horrez gain, Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuen aldaketa ere izango dute hizpide, baita Udal Musika Bandaren eta Sanagustin kulturgunearen arteko lankidetza hitzarmenak ere.

Gaur, asteartea, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da batzarra, eta hainbat gai landuko dute.

1.- Azpeitiko Soreasuko ekipamenduan kulturgintza eta artegintza sormen gunea gauzatzeko proiektua onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale kultur elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea kooperatiba elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, 2018. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.

3.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena (2018. ekitaldia).

4.- Urola Erdiko Mankomunitateko Estatutuen aldaketa onartzea.

5.- Alkatetzak emandako eskuordetza, URKOME erakundean Udalaren izenean aritzeko.

6.- Galdera eta erreguak.