Euskal rockari errepasoa emango diote Sanagustinen, Gora Herria taldearen bertsio gauarekin

Uztarria.eus 2018ko urt. 31a, 16:43

Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean zapatuan, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste.

Karnabalen atarian, kaldereroen kalejira eta gero, Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Sarrera debalde izango da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal kanten bertsioak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek: Negu Gorriak, Kortatu, Exkixu, Sorotan Bele, Hertzainak... taldeen kantak, besteak beste. Hala, euskal rockaren, poparen eta folkaren abesti esanguratsuenekin ongietorria emango diote karnabalei Sanagustinen.