Otsailaren 19a bitartean eman dezakete izena poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek

Uztarria.eus 2018ko urt. 30a, 13:12
Urola Erdiko Mankomunitateak jarri du martxan kanpaina. Guztira, 11.000 euro banatuko ditu Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 11 saltokiren artean. Azpeitian bost saltokik jasoko dute diru-laguntza, poltsak banatzearen ordainetan. Gaur-gaurkoz, ohiko tokietan eskuratu daitezke poltsak; hau da, Babesa dendan, Itzira gozotegian, Xiriako kafetegian eta Jose Artetxeko estankoan.

Azpeitian epoltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek otsailaren 19a bitartean eman dezakete izena lan horri dagokion diru laguntza eskatzeko. Guztira, Azpeitiko bost saltokik jasoko dute diru-laguntza, poltsak banatzearen ordainetan. Urola Erdiko Manokomunitateak jarri du martxan kanpaina, eta, guztira, 11.000 euro banatuko ditu Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 11 saltokiren artean. Kanpainaren helburua da herritarrei poltsa konpostagarriak jasotzeko gune hurbilak eta eskuraerrazak eskaintzea, hondakin organikoak bereizteko eta birziklapena sustatzeko.

Saltokien banaketa egin bitartean ohiko tokietan jaso ahal izango dituzte herritarrek poltsak: Babesa arropa dendan, Itzira gozotegian, Xiriako kafetegian eta Jose Artetxe kaleko estankoan.